NORTZUK GARA

Bidelagun izango gaituzu egin nahi duzun aldaketan

Profesionaltasuna eta gertutasuna, eskutik

Bost emakume profesionalek osatzen dugu Zuganen lan taldea. Adituak gara laser depilazioan eta aurpegiko zein gorputzeko tratamenduetan; eta edertasuna ulertzeko modu ezberdinetara irekiak, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Tratamendurik eraginkorrenak lortzeko, gertuko aholkularitza eskaintzen dugu, pertsona bakoitzaren baldintza eta helburuetara egokitu dadin aplikatu beharreko tratamendua.

Regina Villarejo Fernandez

Elena Bravo Garcia

Edurne Lopetegi Renobales

Miren Gallego Salaberria

Sonia Pernas Miguel

Gure zerbitzuak

Laser depilazioa, aurpegiko tratamentuak, gorputz birmoldaketa eta askoz gehiago.

GEHIAHO IKUSI

Partekatu zure bizi-edertasuna

Zuganen uste dugu edertasuna ondo sentitzearen ondorioa dela, gurekin nahiz ingurukoekin. Horregatik bilatzen ditugu egunero tratamendu berritzaileenak, zure onena ateratzeko.

Gure metodoa

Diagnosia

Merkatuko tresnarik onenak ditugu

Gomendioa

Gure talde profesionalak aholkatuko dizu prozesu osoan zehar

Tratamendua

Puntako kosmetika eta aparatologia zure eskura

Jarraipena

Zure historia eta emaitzen bilakaera beti ikusgai

Tolosan eta Beasainen

Tolosan eta Beasainen ditu bere zentroak Zuganek. Batean zein bestean, tratu pertsonalizatuaren eta giro goxoaren bidez, etxean bezala sentituko zara, tratamendurik eraginkorrenez gozatzen duzun bitartean.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN